Arkupe pilota taldea, 1979.urtean sortu zen. Orduz geroztik,
pilota bera ere aldatu den bezalaxe klubean ere aldaketa ugari eman dira,
aipagarriena pilotalekua bera akaso, baina, beti eskuzko modalitateetan zentratu da klub hau.
Orain, Gernikako
esku pilotako frontoia Santanape
polikiroldegian kokatzen da eta Gernikatik Forura-ko mugan kokatuta dago.
Egun kluba, 50 pilotari inguruk osatzen dute kategori ezberdinetan
banatuta daudelarik eta esan beharra
dago, nahiz eta azken urteotan pilotak berak beherakada nabarmena izan duen,
azken bizpahiru urte hauetan gure pilotarien kopuruak gora egin duela eta badirudi
bide honetik goazela. Klub honetan izena eman ahal izateko gutxienez 7 urte izan behar dira, baina, 7 urtetik beherako umeak aukera bat izan dezaten, gertuko ikastetxeetan ikastaro batzuk ematen dira 5-7 urte bitarteko umeentzat.
Askok galdetu izan dute ea Arkupe Pilota Taldea aisira
begira dagoen edo benetan errendimenduari ematen zaion garrantzia. Argi daukagu
helburu nagusietako bat ondo pasatzea dela, eta ongi dakigu hori aisiarekin
lotuta doala baina ondo pasatzeaz at, diziplina bat ezarri behar da, eta
diziplina hau martxan jarrita argi dago bide horren amaieran errendimendua
dagoela. Hau da, dena lotuta dagoela esango genuke.
NON GAUDE?
-Gernika-Lumo
-Carlos Gangoiti 25 kalea
-P.K: 48300
Santanape Polikiroldegia



ARKUPE PILOTA TALDEA
ResponderEliminar1. Ebaluazio irizpide nagusiak:
-Datuak jasotzeko iturri ezberdinak jaso dituzte: Raimundo Oar Arteta presidentearengandik jasotako informazioa, kirol zuzendari, idazkari eta 25. urteurreneko liburutik atera dute informazioa. Gainera beste hainbat erreferentzi iturri jaso dituzte pilota ingurukoak.
-Aurkezpenari dagokionez oso blog antolatua da. Aurkitu nahi den informazioa arazorik gabe ikusi daiteke oso ongi txertatu dutelako informazioa atal bakoitzean
-IKT tresnak erabili dituzte, argazkiak, elkarrizketak eta bestelako informazio iturriak. Bideoren bat txertatzea ere erakargarria izan liteke.
-Diseinua bikaina da nire ustez eta oso ongi antolaturikoa.
-Kolaborazio lana izan denaren ebidentzia argiak ez daude, argazki bat esaterako.
-Erabilitako hizkuntza egokia da ulergarria eta argia.
2. Ebaluazio irizpide zehatzak:
-Instalazioak erakutsi dituzte eta kluba osatzen dutenen deskribapena ere egin dute kategorien sailkapen bat ipiniz.
-Inguruko ikastetxeei buruzko aipamena egiten dute eta klubean sartu aurretik eskaintzen dituzten ikastaroen berri ere ematen dute eskola horietan.
-Klubaren inguruko informazio asko ematen da, baita beste baliabide batzuei buruz, denda, takoak nola jarri...
3. Kalifikazioa
Orokorrean lana asko gustatu zait oso interesgarria iruditu zait eta horregatik nire nota 9 da.
4. Ane Lore Nazabal (Jarduera Fisikoaren eta Kirolen Zientzien Fakultatea 1.maila)
Blog honi dagokionez, informazio iturri ezberdinak erabili dituzte, hala nola, elkarrizketak, interneta edo bestelako baliabideen bidez, gainera, IKT-ren erabilera argi ikusten da, besteak beste, argazkiak eta estekak, baina bideoren baten presentzia faltatu zait.
ResponderEliminarBestetik, esan daiteke orokorrean informazio guztia bete dutela, hau da, kokapena, ikastetxeak, instalazioak, historia… baina jendea erakartzeko jarduerak ez dira agertzen,
Gehituko nuke, talde lan ebidentziarik ez dagoela blogean zehar, horregatik ezin dugu jakin guztiek egin duten ala ez. Baina espero dut guztiek egin izatea.
Bukatzeko, informazioaz aparte blog batean garrantzi handia dauka zein motatako diseinua daukan eta uste dut horrekin ez dutela asmatu. Lehenik eta behin, pestaina gehiegi daude, eta horregatik, ez hain ordenatua ikusten, horregatik azpi pestaina batzuk jartzea gomendagarria da. Ondoren, letra pixka bat txikia dela uste dut, irakurlegoa gehiago erakartzeko, bere irakurmena erraztu beharra dago. Hizkuntza aldetik nahiko ongi dagoela uste dut, hala ere, zenbait hitzetan erratu dira, “profoseional” adibidez.
Horregatik, informazio nahikoa egon arren, diseinua eta detaile batzuk hobetu daitezkeela uste dut. Hala ere, ongi dagoela eta horregatik nire nota 8 da.
Mikel Tous (Jarduera Fisikoaren eta Kirolen Zientzien Fakultatea 1 maila)
Bloga oso ondo antolaturik dago. Informazio iturri asko erabili dituzuela nabari da. Edukiari dagokionez, galdetutakoari sakon erantzun diozue, argibide ugari emanez. IKT-ak egoki erabili dituzue, blogari arintasuna eta erakargarritasuna emanez, argazkiekin batez ere. Bloga ordenaturik dagoenez, erraz aurki daitezke edukiak.
ResponderEliminarHizkuntza maila on batean idatzi duzue bloga, ortografia akatsik gabe. Gauza da, talde lana izan dela nabarmentzeko ez dela informaziorik ageri.
Lan ona egin duzuelakoan nago eta horregatik nire kalifikazioa 8,5ekoa da.
Izar Azkoaga (Jarduera Fisikoko eta Kiroleko Zientzietako 1. mailako ikaslea).
IRIZPIDE NAGUSIAK
ResponderEliminarInformazio iturriei dagokionean, batez ere elkarrizketak baliatu dituzte informazioa lortzeko (presidenteari, kirol zuzendariari…), baina baita klubeko liburu bat ere. Beraz, informazio iturri desberdinak erabili dituzte.
Bestalde, eskatutako edukiari zehaztasunez erantzuten dio blogak, eta gainera informazio honi buruzko beharrezko informazioa azaltzen du, gehiegizko informaziorik sartu gabe.
IKT-ei dagokionez, argazkietan zentratu dira. Nahiz eta bideorik ez txertatu, ez da hauen beharrik ikusten, argazkiak oso adierazgarriak baitira, eta informazioa osatzen laguntzen dute.
Antolaketa oso egokia da: hainbat azpitalde erabili dituzte eta informazioa oso ongi dago sailkatuta, eta horrek informazioaren bilaketa errazten du. Gainera, eskuineko zutabea ere informazio gehigarria azaltzeko erabili dute. Horrez gain, informazioa oso zehatz eskaintzen dute.
Bestalde, ez da ortografia akatsik aurkitzen eta gainera, oso euskara garbi eta ulergarrian aurkezten da informazioa. Beraz, irakurtzeko erraza da.
IRIZPIDE ZEHATZAK
Eskatutako galdera gehienei erantzuten dio blogak, eta oso era ulergarri, zehatz eta argian gainera.
KALIFIKAZIOA: 9
Aitor Zubikarai, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzieako 1.mailako ikaslea
Blog hau ikusi dudan onenetarikoa izan da, ez bakarrik informazio guztiagatik, baita aurkezpenarengatik eta gauzen ordenagatik.
ResponderEliminarInformazio iturrien aldetik, asko erabili dituzte eta nabari da, informazioa oso zehatza eta ondo landua delako. Hainbat IKT ere erabili dituztela ikusten da, nik bideoren bat faltan botatzen dudan arren. Hizkuntza aldetik esateko gauza gutxi dago, oso egokia delako, baita ulergarria ere. Agian jokamoldeak hobeto zehaztea ongi egongo litzateke baina dagoen informazioa nahikoa dela uste dut. Beste blogek jarri ez dituzten gauzak jarri dituzte gainera: eskuak nola zainu, eta horrelakoak, eta horrek ere bloga hobetzen asko laguntzen du. Bertan egindako txapelketak ere ondo azaltzen dira eta urteko egutegia ere osagarritzat oso lagungarria da.
Orokorrean asko gustatu zait blogean azaltzen den informazio guztia eta jokamoldeena bakarrik gehituko nuke 10a jartzeko, nire nota 9koa da.
Jon Presa Herranz, JFKZ fakultatea, euskarazko 1. maila.
Blog hau aztertzen hasita esa dezakegu, datuak jasotzeko hainbat iturri ezberdin erabili dituztela,eta iturri horiei informazio asko eta oso erabilgarria atera diote, adibidez asteko eta urteko egutegiak oso ondo daude landuta eta urteko txapelketen atala ere oso interesgarria eta aberatsa da. Aurkezpen aldetik testuak ordenatuta eta argitasunez daude gainera oso argi azaltzen da dena, ikusi dudan blog argiena eta hobetuen azalduta dagoena da.
ResponderEliminarIKT tresnak erabili dituzte, argazkiak gehienbat. Hizkuntza aldetik ortografía akatsik gabekoa eta hizkuntza aberatsa du. Gainera ikusten da badutela blogean ibiltzeko errestazuna hainbat egitura berrientzako ezezagunak direnak erabili dituztelako.
Blogak eskatzen dituen ezaugarri zehatzak aztertuz gero ikusten da atal bakoitza sakontasunez eta oso ondo azalduta agertzen dela, ngainera informazio asko eta zehatzaa dutenez, kalifikazioa 9,5 ekoa da.
Mikel Gurrutxaga, Jarduera Fisikoaren eta kirolaren zientzien 1.mailako ikaslea.
Galdera guztiak erantzun dituzue baina, nire gusturako, informazioa aurkitzeko esteka gehiegi erabili dituzue. Iturri desberdinak erabili dituzue; aurkezpena oso ona da, informazio zehatz eta argia dauka eta; IKT-tresnei dagokionez, bideoren bat falta zaizuela uste dut, blogari aberastasun gehiago emateko; blogaren diseinua, esan bezala, ez da egokiena, esteka gehiegi baitaude; kolaborazio lana egokia izan da; eta azkenik, hizkuntzaren kalitatea ona da.
ResponderEliminarHorrekin guztiarekin,esan daiteke lan ona egin duzuela eta hobetu beharreko aspektuak ez direnez oso azpimarragarriak, nire nota 9 da.
Haritz Jamar, Jarduera Fisikoaren eta kirolaren zientzien 1. mailako ikaslea
Arkupe Pilota Taldea:
ResponderEliminar1- Ebaluazio irizpide nagusiak:
-Blog hau egiteko informazio iturri desberdinak erabili dituztela nabari da, erreferentzietan agertzen den moduan gehien bat elkarrizketan oinarriturik.
- Informazioa argi eta garbi ordenatuta dago, beraz erras aurkitu daiteke behar den informazioa.
- IKT tresnen erabileraren inguruan esan beharra dago argazki eta irudi askoz osatutako bloga dela, baina behar bada bideoren bat faltan bota dut.
- Diseinuari erreparatuz, bloga erakargarria eta erabilerraza dela iruditzen zait, ondo antolatua baitago.
- Ez da argi ikusten lana kolaborazioan egina bada edo ez, ez baitago argazki zehatzik beraien presentziarekin.
- Hizkuntzaren erabilera egokia da, akatsik gabea eta aberasgarria
2- Ebaluazio irizpide zehatzak:
- pilota taldean aritzeko bete behar den orria eskuragarri dago, oso erabilgarria da informazio hori blogerako.
- Eskuak zaintzeko gomendioak eta takoak jartzeko ereduak oso interesgarriak iruditu zaizkit pilotarientzako.
- Instalazioei buruzko atalean, informazio falta pixkat somatu dut agian.
3. Kalifikazioa: Aurrez aipatutako guztiagatik, lan hau asko gustatu zait eta horregatik nire nota, 9 da.
4. Mikel Errasti Erdozia (Jarduera Fisikoaren eta Kirolen Zientzien Fakultatea 1.maila)
1-Lehenik eta behin, blog honi dagokionez, informazio iturri ugari erabili dituela agerian dago, pilotalekuko zuzendaria, presidentea, idazkaria, eta interneteko hainbat web orrietatik aterata baitago. Edukiak ondo erantzunda daude, eta IKT nahikitxoa dago. Horrek erreztasuna ematen du edukiak azkarrago aurkitzeko, eta gainera, eduki bakoitzeko atalak orokorrean ongi antolatuta aurkitzen dira. Talde lana egin dutela nabari da, nahiz eta bertara joan eta benetako argazkiak atera ez izan. Informazioa oso ugaria da, eta horrek talde lan on baten ebidentzia esan nahi du niretzat. Hizkuntzari dagokionez, erabilera ona egin dute, akatzik (behintzat larririk) egin gabe.
ResponderEliminar2-Edukian ondo garatu dituzte, era bisual batean irakurtzeko nahia piztu ahal izateko. Argazkiek azko laguntzen dute irakurketan, baina nik handiagoak jarriko nituzke, eta horretaz aparte, bideo gehiago sartuko nituzke.
3-Ondorioz, nire kalifikazioa 8 da.
Nerea Garcia (jarduera fisiko eta kirolaren graduko lehen mailako ikaslea)