KLUBEKO ORDEZKARI PROFESIONALAK

ALEXIS APRAIZ

Arkupe Pilota taldetik igaro den eta lehenengo mailan profoseional gisa aritu den bi pilotarietatik lehena da. Gernikan jaio zen 1984an. Alexisek 2006ko abuztuaren 18an egin zuen debuta Gernikan Asegarce  enpresarekin eta 10 urte eta erdi inguru egin zituen gorengo mailan, 2017.urtean utzi zuen.  10 urte horietatik, 2007-2008 denboraldian jokatu zituen partida gehien 72 hain zuzen ere eta urte horretan lehenaldiz enpresak aukera eman zion 1.mailako binakako txapelketa jokatzeko Ekaitz Saralegi Amezketarrarekin. Ondoren, berak aipatutako moduan, 2010-2013 urte bitarteak izan ziren berentzako maila handiena eman zituenak, non 1.mailako txapelketak jokatu zituen Pablo Berazaluze eta Oinatz Bengoetxearekin.

Atzelari bezala jokatzen du eta profesional mailan zoritxarrez ez du izan txapelketa ofizialik irabazteko aukerarik baina  udako txapelketa bat du irabazi Aimar Olaizolarekin, Lekeitiokoa. Afizionatu mailan ere hainbat txapeketa lortu zituen eta garaipen horietatik garrantzitsuenak hauek dira:
 


-Baque-ko txapelduna (2002)
-GRAVN binaka azpitxapeldun (2004)
-Antiguo txapelketako binakako txapelduna (2005)
-Lezoko txapelketako binakako txapelduna (2005)



AITOR IRUSTA

Arkupe pilota taldetik profesional mailara saltoa egin zuen bigarren pilotaria Aitor Irusta munitibartarra izan zen, 1992an jaioa. Aitor Irustak 2015eko Urtarrilaren 25ean egin zuen debuta Aspe empresarekin pilotako katedralean, Eibarko Astelehena pilotalekuan hain zuzen.

Aitor Irustak, 4 urte egin zituen profesional mailan, ez du izan txapelik irabazteko suerterik eta 2.garren mailako binakako txapelketa jokatu du. Horretaz aparte, uda garaian, lehen mailako txapelketak ere jokatu ditu, lekeitiokoa adibidez eta ez edonorekin, Juan Martinez de Irujoren.

Asope empresa utzi zuenean, Garfe empresarekin jarraitu zuen gaur egun arte.


Aitor Irusta - Pilotaren TxokoaPelota Vasca Aspe no renueva a Irusta y Martinez | El Diario Vasco

Klub honetan 1.mailara iritsi diren bakarrak Alexis Apraiz eta Aitor Irusta izan den arren, izan dira beste pilotari batzuk beste enpresa batzuekin debuta egin dutenak

Orain dela bi urte arte klubeko presidentea izan den Raimundo Oar Artetak Besagain enpresarekin egin zuen debuta 2000.urteko apirilaren 8an Bergarako frontoian. Debutatu zuenean 25 urte zituen eta 5 urte iraun zituen Besagainen, 5 urte horietan gutxi gora behera 190 bat partidu jolastu zituen

Raimundo Oar Artetaz gain beste klubeko bi pilotarik ere izan zuten aukera Besagain enpresarekin debuta egiteko. 1999.urtean Asier Zubiagak eta 2000.urtean Andoni Aiok.

 Raimundo Oar Arteta






No hay comentarios:

Publicar un comentario