UDALEKUAK eta BESTELAKOAK


UDALEKUAK

Gure urteko pilota egutegia ekainaren amaieran bukatzen da, umeei eskolak bukatzen zaizkienean eta beharrezkoa delakoan gaude, izan ere, deskonektatzea ongi etortzen da noizean behin. Hori bai, udaran ere pilotari astinaldia eman nahi dietenentzat ere badaukagu udako kampus delakoa, eta eskuzko modalitatea ez ezik beste batzuk praktikatzeko aukera ere ematen da (cesta, xare, pala…)

Hemen parte hartzeko berdin da klubekoa izan ala ez eta izena eman nahi izanez gero gure kirol zuzendari, Urtziri, deitu.



PILOTA EGUNA

Urtean zehar ere egoten da egun bat “Pilota Eguna” esaten zaiona, eta bertan eskola guztietako ume ugari biltzen dira, euskal pilota praktikatzen eta benetan gure kulturaren parte diren bestelako kirolak ere ezagutzen.

AMERIKARREI HITZALDIA

Arkuperen pilota hotsa urrutira ere heldu izan da azken urteotan, esatekoa baita Ameriketako Estatu Batuetako Unibertsitate bateko ikasleak urtero urtero etortzen direla gure kirol honen jakinminez jota eta praktikatzeko gogo handiz. Pilotaren nondik norakoak azaltzen zaizkie eta ondoren pilota bat ematen zaie pilotaz goza dezaten.

KLUBAK ANTOLATUTAKO TXAPELKETAK

Klubak etxeko txapelketak antolatzen ditu: gabonetan, urrian eta udaberrian. Denetan ere helburu partehartzaile batekin eta umeen gozamena bermatuz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario