25. URTEURRENA

HITZALDIA:

Hurrengo hitzaldia egin zen 25.urteurrena ospatzeko:

Lizeo antzokiak oso itxura ederra zuen, bete-beteta egon baitzen.

Bertan bildu ziren pertsonak oso pozik agertu ziren partehartzaileek eduki zuten jarrerarekin, hainbat gai ukitu zirelarik: buruz-buruko 4 ½ ko txapelketa, binakakoa, buruz-burukoa, Retegiren garaiak,....

Arkupe Pilota Taldeak eskerrak eman nahi dizkie bertan egon ziren guztiei.

Partehartzaileak:

- Julian Retegi

-Aimar Olaizola

-Abel Barriola

-Jokin Etxaniz

-Aitor Elkoro

-Oier Zearra

Aurkezlea:

-Juantxo Abando

Moderatzailea:

-Pedro Mari Goikoetxea

 
















PILOTA JAIALDIA

 Abenduaren 11an ospatu zen Arkupe Pilota Taldea martxan jartzeko lagundu duten eta laguntzen dutenei omentzeko pilota jaialdia. Bertan orain arte Arkupeko juntan egondako eta dauden pertsonei omenaldi txiki bat eman zitzaien.

Oso giro onean ospatu zen pilota festibal hau eta partidu nagusiari begira Pilotariek oso maila oneko partidua eskaini ziguten. Emaitza azkenik hauxe izan zen:

 
Martinez De Irujo – Lasa III    22
Unanue – Beloki                      20
 
 

 

 




No hay comentarios:

Publicar un comentario