ESKUAK

 
TAKOAK JARTZEKO MODU OROKORRA
 

1- Lehendabizi, moko berdea, esku ahur guztian jarri
2- Esparadrapo tira batzuk egin lauki itxurakoak
3- Egindako tirak esku ahurrean jarri, lehendabizi jarritako moko berdea estaliz
4- Beste tira batzuk egin, baina, orain estuagoak
5- Egindako tira estuak era diagonalean jarri
6- Beste esparadrapo tira batzuk egin, nahiko laukiak
7- Egindako tirak, oraindik gehiago gogortzeko eskuan jarri
8- Argazkian ikusten den bezala tako zuria hartu, forma hori eman eta posizio horretan jarri
9- Hau aurreko pasuaren berdina da, soilik osorik jarri beharrean lau zati eginda jartzea dela
10- Tako zuria hartu eta laukitxoak egin hatz bakoitzarentzak. Esparadrapo tira luzeak eta finak egin
11- Irudian ikusten den bezala hatzamarrak takoarekin eta esparadrapoarekin babestu
12- Aurreko pausoan esparadrapo tirak jartzerako orduan atzekaldean arantza estiloko eran jarri, eskuak berotzen direnean hasi egiten baitira eta era horretan jartzeak margena ematen die hatzamarrei



ESKUAK ZAINTZEKO GOMENDIO BATZUK

 

1.   Eskuak (esparadrapo tira batzuekin) egunero pilota barri batekin berotzea.

2.   BEROKETA – LUZAPENAK bai entrenatu edo partidua jokatu aurretik eta bai atzetik , ondo egitea.

3.   Entrenamendu eta partidu ostean IZOTZA jartzea komeni da. ANTI-INFLAMATORIO onena da.

4.   ESKUA INDARTU palo batekin eskuetan bueltak emanez.

 

ESKUKO MINA DAGOENEAN

 

1.   Lehenengo 24 orduotan IZOTZA jartzea.

2.   Hurrengo egunotan :

-        Masajistarengana jotzea.

-        Urberoa/ozpina/gatza.

-        Norberak masajeak eman mina sentitzen den lekuan.

-        BESTE METODO EZ OHIZKOAK-TRADIZIONALAK:

·       Karakolak: karakolak apurtu, kendu azal zatiak eta min puntuan ipini gau guztian. Estali ez zikintzeko eta min puntuan mantentzeko.

·       Asunak ur berotan jarri eta norberak masajea eman min puntuan.

3.   Ez ahaztu oso garrantzitsua dela eskuak pilota barri batekin egunero berotzea (esparadrapo tira batzuk jarrita).

 

 




 

No hay comentarios:

Publicar un comentario