lunes, 17 de noviembre de 2014

Arkupe pilota taldea, 1979.urtean sortu zen. Orduz geroztik, pilota bera ere aldatu den bezalaxe klubean ere aldaketa ugari eman dira, aipagarriena pilotalekua bera akaso, baina, beti eskuzko modalitateetan zentratu da klub hau.
Orain,  Gernikako esku  pilotako frontoia Santanape polikiroldegian kokatzen da eta Gernikatik Forura-ko mugan kokatuta dago.
Egun kluba, 50 pilotari inguruk osatzen dute kategori ezberdinetan banatuta  daudelarik eta esan beharra dago, nahiz eta azken urteotan pilotak berak beherakada nabarmena izan duen, azken bizpahiru urte hauetan gure pilotarien kopuruak gora egin duela eta badirudi bide honetik goazela. Klub honetan izena eman ahal izateko gutxienez 7 urte izan behar dira, baina, 7 urtetik beherako umeak aukera bat izan dezaten, gertuko ikastetxeetan ikastaro batzuk ematen dira 5-7 urte bitarteko umeentzat.




Arkupe Pilota taldea, talde xume bat da, gizalegezko arauak errespetatuz pilotariei  ahalik eta etekin handiena ateratzeko nahiez lan egiten duten kirol elkartea. Hona hemen klubak dituen helbururik esanguratsuenak: talde lana sustatzea, parte hartzea, ondo pasatzea, aurkaria begilunez tratatzen jakitea (errespetua), umearen hobekuntza bermatzea eta ume bakoitzak bere mailan lehiatzea. Esan beharra dago, kirolari orok duela irabazteko grin hori eta guri ere ez zaigu hori falta. Irabazteko grina edo sena edukitzea beharrezkoa da kirolaria izateko baina hori bai, galtzen jakinda!
Askok galdetu izan dute ea Arkupe Pilota Taldea aisira begira dagoen edo benetan errendimenduari ematen zaion garrantzia. Argi daukagu helburu nagusietako bat ondo pasatzea dela, eta ongi dakigu hori aisiarekin lotuta doala baina ondo pasatzeaz at, diziplina bat ezarri behar da, eta diziplina hau martxan jarrita argi dago bide horren amaieran errendimendua dagoela. Hau da, dena lotuta dagoela esango genuke.



NON GAUDE? 
-Euskal Herria (Bizkaia)
-Gernika-Lumo                
-Carlos Gangoiti 25 kalea
-P.K: 48300





Santanape Polikiroldegia